Gabriel Arestiren poesia zentsuraren aurrean: Isiltasun garaietako kodea

Egileak

  • Lourdes Otaegi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v63i2018.100

Gako-hitzak:

Euskal literatura, euskal poesia, zentsura, Gabriel Aresti

Laburpena

Artikulu honen xedea Gabriel Arestiren poemak hurbiletik aztertuz Gerra Zibilaz hirurogeie-tan eta hirurogei eta hamarretan moldatzen ari zen euskal memoriaren inguruan hausnartzea da. Gabriel Arestiren testuen azterketan arreta berezia eskainiko zaio iraganaren memoriari eta bere garaiko gertaerei loturiko emozio adierazpenei, betiere zentsurak mugatzen zion zeharkako adierazpen lausoari erreparatuz. Arestiren idazlanetan mamitu den Gerra Zibilaren irudikatze kritikoaren berezitasun literario eta erresistentzia ideologikoak agerrarazi nahi dira, eta iberiar literaturetako sortzaile garaikideekin partekatu zituen estrategia eta jarrerekin alderatu.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2019-10-30

Aipuak nola egin

Otaegi, L. (2019). Gabriel Arestiren poesia zentsuraren aurrean: Isiltasun garaietako kodea . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 63(2018), 789–827. https://doi.org/10.59866/eia.v63i2018.100

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak