Euskara batua eta euskalkiak Ipar Euskal Herrian: inkesta pertzepziozko dialektologian oinarritua

Egileak

  • Jean-Baptiste Coyos Euskaltzaindia

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i63.73

Gako-hitzak:

Basque unified language, Basque language dialects, Northern Basque Country, perceptive dialectology, survey

Laburpena

Artikulu honetan, Euskara eskuz esku (EEE) egitasmoan eraman den inkesta baten gal-dera itxiei buruzko emaitzak eta erantzunei inkestatuek emendatu dizkieten iruzkinak azaltzen dira. Pertzepziozko dialektologian oinarritua, galdetegia euskalgintzan ari diren 40 jen-deri hedatua izan zaie, xede nagusia Ipar Euskal Herrian (IEH) euskara batuari eta euskalkiei buruzko iritziak biltzea zelarik. Inkestatuak ezaugarri horren arabera hautatu ditugu: euskararen preskribatzaileak dira IEHn, era batez edo bestez. Horrek denek euskara lantzen dutela eta gizarteari euskara mode-lo bat eskaintzen diotela erran nahi du, idazle, irakasle, euskara teknikari, itzultzaile... izanez. Ikerketak hori erakusten du, besteak beste: inkestatuen % 95ek euskara batua beharrezkoa dela IEHn pentsatzen dute, % 92,5ek IEHko hizkeren berezitasunak zaindu behar direla, % 80k euskara batuak IEHko euskalkiei kalterik ekartzen ez diela eta erdiak baino gehia-gok euskara batu berezi bat badela orain IEHn. Nehork ez du erran IEHn euskara batua izatea beharrezkoa ez dela.Ikerketa honen hurrengo urratsa inkestaren galdera irekiei erantzunen aztertzea izanen da.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2019-07-30

Aipuak nola egin

Coyos, J.-B. (2019). Euskara batua eta euskalkiak Ipar Euskal Herrian: inkesta pertzepziozko dialektologian oinarritua . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(63), 185–208. https://doi.org/10.59866/eia.v2i63.73

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak