Konfinamendu-garaian langileen egoera soziolaborala Euskal Herrian

Egileak

  • Iduzki Soubelet Fagoaga
  • Maitane Arnoso Martinez

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.4

Gako-hitzak:

Konfinamendua, Egoera soziolaborala, Telelana, Lan presentziala

Laburpena

Ikerketa honetan, Euskal Herrian konfinamendu-garaian lanean jarraitu zuten langileek bizitako egoera soziolaborala ezagutzea bilatu da. Horretarako, jendarte-, erakunde- eta norbanako-mailako aldagaiak izan dira aztergai generoaren, zaintzaardurak edukitzearen eta lan-modalitatearen (telelana edo lan presentziala) eragina aztertuz. 332 langilek parte hartu zuten ikerketan. Analisi deskriptiboak egiteaz gain, kontuan hartutako jendarte-, erakunde- eta norbanako-mailako aldagaiekin Anovak egin ziren, finkatutako hiru aldagaiekin (generoa x zaintza x lan-modalitatea). Langileek mehatxu ekonomikoarekin eta eritzeko beldurrarekin lanean jardun zutela erakusten dute emaitzek, eta egoerari aurre egiteko estrategiak garatu zituztela. Horrez gain, generoak, zaintza-ardurak edukitzeak eta lan-modalitateak langileen egoera soziolaborala baldintzatu zuten. Ondorioetan, langileen ongizatea bermatzeko kontuan hartu beharreko esparruak identifikatu eta eztabaidatzen dira.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2023-03-16

Aipuak nola egin

Soubelet Fagoaga, I., & Arnoso Martinez, M. (2023). Konfinamendu-garaian langileen egoera soziolaborala Euskal Herrian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (124), 75–101. https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Egile beraren artikulu irakurrienak