Datu-babesaren arautzea Europar Batasunean eta Espainian: garapena eta egungo markoa

Egileak

  • Andoni Polo Roca

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.6

Gako-hitzak:

Datu-babesa, DBEO, Europar Batasuna, Adostasuna, Datuentitularren eskubideak

Laburpena

Etengabeko garapena izan du datuen babeserako eskubideak, bai eta haren arautzeak ere. Teknologia berriek eta gure datu pertsonalak arriskuan jartzeko modu berriek hala bultzatuta, datu-babesari buruzko arautze bat eraikitzen saiatu ziren, besteak beste, Europako Kontseiluaren 1981eko Hitzarmena edo 95/46/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, urriaren 24koa. Bi dira, egun, eskubide hau arautzen duten arauak: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, Europar Batasunean, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, Espainian. Eskubide hau edukiz betetzea izan dute helburu arau biek ala biek, eta datu-babesari buruzko arautze berri bat ekarri dute: interesdunaren eskubide berriak, Datu Babeserako Ordezkaria, printzipio gehiago (gardentasuna, xedea mugatzea, datuak minimizatzea, adibidez), datuen babesa diseinutik eta lehenetsita, datuen babesari buruzko eraginaren ebaluazioa, etab.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2021-03-04

Aipuak nola egin

Polo Roca, A. (2021). Datu-babesaren arautzea Europar Batasunean eta Espainian: garapena eta egungo markoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (116), 115–140. https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.6

Zenbakia

Atala

Artikuluak