Lidergoa eta Kapital Emozionalaren kudeaketa enpresetan

Egileak

  • Miguel Gonzalez Simón
  • Galder Guenaga Garai

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.80.2012.3

Gako-hitzak:

Lidergoa · Aktibo ukiezina · Kapital Emozionala · Adimen emozionala · Liderraren gaitasuna.

Laburpena

Enpresetan aktibo ukiezinak bi eratakoak izan daitezke: a) aktibo intelektualak, «Kapital Intelektual» kontzeptuak jasotzen dituenak eta UZTAROko 66. alean aztertu genituenak (González Simón eta Guenaga, 2008), eta b) aktibo emozionalak, «Kapital Emozional» kontzeptuaren baitan biltzen direnak eta artikulu honetan aztertuko ditugunak. Lidergo-faktorea aktibo ukiezin estrategikoa da enpresetan bai «Kapital Intelektuala» bai «Kapital Emozionala» bultzatzeko. Emozioak benetako aktibo produktiboak dira enpresarentzat; gizakiarentzat, ordea, emozioak «giza garapen integralaren» funtsezko osagaiak dira. Artikulu honetan aztergai izango ditugu lidergo eraginkor bat lortzeko Adimen Emozionalaren dimentsioak eta ezaugarriak. Horrez gain, emozionalki adimentsuak diren liderren gaitasun bereizgarriak ere bistaratuko ditugu. Eta, azkenik, Adimen Emozionalean oinarrituta, liderren tipologia bat proposatuko dugu.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2012-03-08

Aipuak nola egin

Gonzalez Simón, M., & Guenaga Garai, G. (2012). Lidergoa eta Kapital Emozionalaren kudeaketa enpresetan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (80), 51–75. https://doi.org/10.26876/uztaro.80.2012.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak