Minbiziaren aurkako CAR-T zelulen bidezko immunoterapia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 07-01-2021
Patricia Garcia Gallastegi Maite Mugica Basauri Olatz Crende Arruabarrena

Laburpena

Azkenengo urteotan immunoterapia minbiziari aurre egiteko estrategia baliagarria bihurtu da. Terapia ezagunenetako bati CAR-T deritzo. Tratamendu honetan, gaixoaren T linfozitoak atera eta laborategian aldatu egiten dira tumorearen aurkako ekintza hobetzeko, «sentsore» mota bat jarrita haren gainazalean (CAR errezeptorea). Horrela, pazienteari berriro linfozito eraldatuak sartzen zaizkio, hauek tumore-zelulak bilatu, ezagutu eta erasotzeko. Berrikuspen honetan, CAR errezeptoreen egitura, sortzeko era eta terapiaren efektu desiragaitzak azalduko ditugu. Azkenik, CAR-T immunoterapia odoleko hainbat tumoretan eraginkorra dela frogatu da, bai eta tumore solido mota batzuetan ere.

Abstract 230 | PDF Downloads 236

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

CAR-T, Minbizia, Immunoterapia

Atala
Ale Arrunta